17Abuztua2022

006.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Bi antzezlan, Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren harira

Bi antzezlan, Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren harira

CabezasDeCartel

Igandean, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Amasa-Villabonan Perigallo Teatro konpainiaren Cabezas de cartel antzezlanarekin.

Ez da aukera txarra; izan ere, obra honek, antzezlanaren barnealdetik antzerkiaz hitz egiten digu. Gainera, batere berriak ez zaizkigun galderak ere egiten dizkigu: Zilegi al da antzerkiak jaten emango digula pentsatzea, gure itxaropenak txikiagotuz, edo hori nork bere buruari iruzur egitea da?

Antzerki emanaldia martxoaren 27an izango da, igandea, Gurea antzokian, arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak HEMEN eskuratu daitezke 8 euroan.

Bidaide antzezlana, Geuretik Sortuak egitasmoaren baitan sortua
Ostiralean, martxoaren 25ean, aldiz, Udalbiltzarekin elkarlanean garatzen ari garen Geuretik Sortuak egitasmoaren baitan izango ditugun bost antzezlanetatik lehenengoa ikusiko dugu; Metrokoadroka Sormen Laborategiak Bidaide izeneko antzerki emanaldia dakarkigu.
Nor ote da erraldoien gonen azpian? Nola ikusten da mundua erraldoien barrutik? Herrietako kulturgile anonimoez eta kultura bizitzeko moduez mintzo da Bidaide antzezlana, eta horretarako, Amasa-Villabonako kulturgile anonimo horietako batzuekin egon da konpainia. Gainera, nolabaiteko parte-hartzea izango dute emanaldian.

Antzezlan hau martxoaren 25ean izango da, ostirala, Gurea antzokian, arratsaldeko 19:30etan. Sarrerak HEMEN eskuratu daitezke 6 euroan.

Bestela ere, adi egon, udaberri honetan kultur-programazioa bete-betea dator eta Amasa-Villabonara!

Zu hemen zaude: Albisteak Bi antzezlan, Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren harira
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.