Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia. Ea HERENA izatera iristen garen!

20220323ErrentaAitorpena

Udaberrian sartzearekin bat, martxan da berriz ere errenta aitorpena egiteko garaia, eta Tolosaldeko udalek UEMArekin batera, errenta aitorpena euskaraz egiteko deia luzatu diete herritarrei.

Kanpaina honen helburua ahalik eta herritar gehienek errenta aitorpena euskaraz egitea da, euskarak dagokion lekua izan dezan administrazio publikoan.

Azken urteetako errenta aitorpen kopurua kontuan hartzen badugu, Amasa-Villabonako herritarren artean, 2.860 errenta aitorpenetatik, 744 izan ziren euskaraz egin zirenak. Beraz, errenta aitorpena euskaraz egitearen hautua egin duten herritarrak, %26a dira. Erronka bat proposatu nahi dizuegu: ea aurtengoan iristen garen %33a izatera, hau da, errenta aitorpenen herena euskaraz betetzea amasar-billabonatarrok!

Errenta aitorpena egiteko hainbat bide daude aukeran (sakatu HEMEN azalpen kartela ikusteko), eta horietan euskararen aldeko hautua egitea da kanpaina honen helburua.

Gizartearen esku dago euskara bere egin eta erabiltzeko ardura, eta baita administrazioarekin harremanak zein hizkuntzatan izan nahi duen erabakitzekoa ere. Errenta aitorpena euskaraz egitea izan daiteke horretarako lehen pausuetako bat.

Animatu! Ea aurtengoan herritarren herena izatera iristen garen!