Hasi dira Villabonako udal pilotalekuko margoketa lanak

20220328Pilotalekua

Gaur goizean hasi dira Villabonako udal pilotalekuko margoketa lanekin, eta astebete inguruko jarduna izango dutela aurreikusten da. 

Lan hauek irauten duten bitartean, udal pilotalekua itxita egongo denez, Udalak barkamena eskatu nahi du sortu daitezkeen eragozpenengatik.

Villabonako Sanz Margoak enpresa kontratatu da lan hauek burutzeko, eta, Udalak, guztira, 13.648,80 euro bideratu ditu udal pilotalekuko txukunketara.