Atzerriko ikasketen homologazioaz arituko dira ostegunean, Guretzako taldean

GuretzakokartelaWEB

Jatorri anitzeko emakumeen bilgune den Guretzako taldea ostegunean, hilaren 31n, bilduko da, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Villabonako Subijana etxean.

Bizi esperientziak, kezkak eta jakintzak partekatuz, elkarrengandik ikastea helburu duen taldea da Guretzako. Bertako nahiz atzerritik eskualdera bizitzera etorritako emakumeak biltzen dira, hilabetean behin, eta Martxoko saioa ostegunean izango da.

Ikastea ez ezik, harremantzea eta herrian parte hartzea sustatzea ere bada programaren helburuetako bat. Gai askoren inguruko hausnarketa bultzatzen da saioetan: emakumeen eskubideak, zaintza lanak, jatorrizko herriko bizimodua, oraingo herrian bizikidetza eta integrazioa, baliabide sozialen ezagutza… Hilabete honetan, atzerriko ikasketak homologatzen ikasteko tailerra egingo dute.

Guretzako taldean parte hartzea doakoa da, baina, aurrez izena-ematea beharrezkoa izango da. Horretarako bi aukera daude:

• Online, tolosaldeagaratzen.eus-en formularioa betez: https://www.tolosaldeagaratzen.eus/proiektuak/guretzako/

• Telefonoz, 646 057 080 zenbakira deituta.