Villabonako Pentsiodunen Batzarrak bankuen inguruan aurkeztutako mozioa onartu du udalbatzak

20220330Pentsionistak

Adineko pertsonek eta pentsiodunek finantza-erakundeetara jotzean arazo ugarirekin egiten dute topo, eta, digitalizazioak arazo horiek areagotu egin ditu, gainera. Hori horrela, Villabonako Pentsiodunen Batzarrak hainbat eskaerez osatutako mozioa aurkeztu du udalbatzak onartu dezan.

Atzo arratsaldean izandako osoko bilkuran udalbatzak eskaera horiek bere egin zituen, Villabonako Pentsiodunen Batzarrak aurkeztutako mozioa onartu baitzuen EH Bildu eta EAJ-PNVren aldeko botoekin eta PSEren abstentzioarekin.

Gauzak horrela, Amasa-Villabonako udalak honako hau eskatzen du:

Udalak Amasa-Villabonako mugartean dauden banketxe guztiei eta mozioan aipatutako erakundeei helaraziko dizkie eskaera hauek.

Villabonako Pentsiodunen Batzarrak aurkeztutako mozioa

-          Villabonako udalerrian dauden banketxe guztiek 65 urtetik gorakoek lehentasuna izango duten leihatila bat irekitzea, eta lanaldi osoan aurrez aurreko arreta bermatzea.

-          Lokaletara sartzeko ezarri diren murrizketek irauten duten bitartean, sukurtsal bakoitzean ahalik eta edukiera handiena izango duen itxarongela bat gaitzea.

-          Egoera ahulean edo finantza-bazterketa egoeran dauden pertsonei oinarrizko kontuen doakotasunaren berri ematea, eta kolektibo honek aurkeztu beharreko dokumentazioa, ahal den neurrian, sinplifikatzea.

-          65 urtetik gorako pertsonei doako zordunketa-txartela ematea, inolako komisiorik gabe, erabilera-mugen ordainketarik gabe, saldo jakinaren eskakizunik gabe, erabiltzeko gutxieneko zenbatekorik gabe, edo antzeko produkturik izan gabe.

-          Espainiako bankuak argi eta garbi bereizi ditzala bankuen funtzio pribatua eta publikoa, eta azken hauen doakotasuna, edo, bestela, gutxieneko komisioa ezartzea.

-          Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak, Espainiako Bankuak eta euskal instituzioei BANKA PUBLIKOA osatu dezatela, banka pribatuarekin bateragarria izango dena.

-          Saldorik handiena duenari gehiago kobratzea.

Udalak Amasa-Villabonako mugartean dauden banketxe guztiei eta mozioan aipatutako erakundeei helaraziko dizkie eskaera hauek.

Villabonako Pentsiodunen Batzarrak aurkeztutako mozioa