26Maiatza2022

004.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Billabona F.K.E elkarteak udako futbol kanpusa antolatu du

Billabona F.K.E elkarteak udako futbol kanpusa antolatu du

Billabona F.K.E. 1 web

2010 eta 2014 artean jaiotako neska-mutilek futbolaz gozatzeko aukera izango dute ekaina eta uztailean zehar, Billabona F.K.E elkarteak antolatutako udako futbol kanpusean.

Astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00 ordutegian, Arratzain futbol zelaian elkartuko dira izena ematen duten haur eta gaztetxoak, eta zenbait ekintzetarako inguruko txoko desberdinetara ere mugituko dira.

Billabonako futbol elkarteak bi txandatan banatuko du aurtengo udako futbol kanpusa:

  • Ekainak 27 – uztailak 1: 45 € (klubeko futbol eskolako jokalarientzat 40 €)
  • Uztailak 11-22: 90 € (klubeko futbol eskolako jokalarientzat 80 €)

Prezioaren barne daude kanpuseko kamiseta teknikoa, eguneroko hamaiketakoa, entrenamendu – eta teknifikazio – saioak, eta jarduera ludikoak.

Izena eman nahi dutenek inprimaki digitala bete beharko dute maiatzaren 13a baino lehen, eta ordainketa ere egin beharko dute, maiatzaren 28a baino lehen.

Informazio gehiago

Zu hemen zaude: Albisteak Billabona F.K.E elkarteak udako futbol kanpusa antolatu du
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.