26Maiatza2022

003.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Udaleko Gazteria sailak udaleku parte-hartzaileak antolatu ditu aurten lehenengo aldiz

Udaleko Gazteria sailak udaleku parte-hartzaileak antolatu ditu aurten lehenengo aldiz

220505UdalekuParteHartzaileak

Udaleko Gazteria sailak udaleku parte-hartzaileak antolatu ditu aurten lehenengo aldiz, DBHko ikasleentzat. Eredu berri honen bidez, izena eman duten gazteen artean erabakiko da uztaileko zein hiru astetan izango diren udalekuak, eta baita ere, zeintzuk izango diren egingo diren ekintza desberdinak.

Izen-ematea epea eta prezioa
Plazak mugatuak dira, eta izen-emate epea dagoeneko zabalik dago. Beraz, interesa izanez gero, edota informazio gehiago behar izanez gero, bidali mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora. Amasa-Villabonan erroldatuek lehentasuna izango dute. Matrikulari dagokionean, Amasa-Villabonan erroldatuentzat 50 eurokoa da, gainontzekoentzat, aldiz, 60 eurokoa. Mattin Gizarte Abenturak kudeatuko du egitasmoa.

Lehenengo bilera, maiatzaren 15ean
Herriko gaztetxoei zuzendudatu udaleku hauei forma emateko maiatza eta ekainean zehar lau bilera egingo dira. Lehenengo bilkurarako hitzordua maitzaren 15ean egin dute, Villabonako Erreboteko plazan, eguerdiko 12:00etan. Horrela, dinamika desberdinak medio, izena eman dutenen gustuen arabera diseinatutako udaleku parte hartzaileak prestatuko dituzte gaztetxoek. Egun horretan bertan ere izena emateko aukera egongo da.

Udaleku parte hartzaileen kartela

Zu hemen zaude: Albisteak Udaleko Gazteria sailak udaleku parte-hartzaileak antolatu ditu aurten lehenengo aldiz
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.