San Isidro eguna ospatuko dute Amasako baserritarrek

AmasaSanIsidro

San Isidro eguna ospatuko dute igandean, maiatzaren 15ean, Amasako baserritarrek. Coronavirusaren pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ondoren, Uxo-Toki elkarteak egun osoko egitaraua antolatu du baserritarren zaindariaren egunerako.

EGITARAUA
10:00 - Meza Nagusia
12:30 - Herri kirolak, bertsolari eta trikitilariekin alaituta
14:00 - Bazkaria, Amasako Iturri Goxo jatetxean
21:00 - Afaria, Uxo-Toki elkartean

Deskargatu kartela