05Urria2022

007.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Martxan da Santiotako programaren azala aukeratzeko lehiaketa

Martxan da Santiotako programaren azala aukeratzeko lehiaketa

20220527Santioakazala

Kultura sailak Santio jaien programako azala aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Proposamenak egin nahi dituzten herritarrek gaurtik ekainaren 8ra izango dute aukera. Lan irabazleak 400 euroko saria jasoko du.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, ondorengo oinarriak bete behar dira:

  • Herrikoa izan behar da, eta 16 urtetik gorakoa.
  • Lanek erabat originalak izan beharko dute. Norbaitek originala ez den lan bat aurkeztuko balu, ezin izango da lehiaketaren hurrengo edizioetan aurkeztu.
  • Azalaren formatua 21x21 cm-koa izango da, eta edozein teknika erabil daiteke.
  • Aurkeztutako azalak honako testua eraman beharko du: “Santio Jaiak - Villabona 2022”.
  • Lanak udaleko herritarren arreta bulegoan aurkeztu daitezke, 08:00etatik 14:00etara. Lanarekin batera, sobre itxi bat aurkeztu beharko da, eta bertan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa jarri behar dira.
  • Lehiaketaren epai-mahaia Santio Jai Batzordea izango da.
  • Lanak aurkezteko epea: maiatzaren 27tik ekainaren 8ra.
  • Lan irabazleak 400 euroko saria izango du.

Ikusi kartela

Zu hemen zaude: Albisteak Martxan da Santiotako programaren azala aukeratzeko lehiaketa
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.