Eskola Kirola elkarteak hezitzaileen lan poltsa osatu nahi du datorren ikasturterako

20220607 Eskola Kirola

Villabonako Eskola Kirola elkarteak hezitzaileak behar ditu 2022-2023 ikasturteko lan poltsa osatzeko.

Lan poltsa honetan hezitzaile moduan izena emateko baldintza da titulazioren bat izatea (Kirol Irakaskuntzako goi mailako teknikaria, magisteritza…) Euskara ondo menperatzea ere beharrezkoa izango da. Titulaziorik gabeko hautagaitzak ez dira kontuan hartuko. Bestetik, Amasa-Villabonakoa izatea baloratuko da.

Interesdunek galdetegi hau bete beharko dute izena emateko.

Elkarteak neskak ere animatu nahi ditu hezitzaileen lanpoltsa honetan izena ematera.