08Abendua2022

008.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Amasa-Villabona Kalean Ehuntzeko Munduko Egunera batuko da, larunbatean

Amasa-Villabona Kalean Ehuntzeko Munduko Egunera batuko da, larunbatean

20220609KaleanEhuntzekoMundukoEguna

Udala eta Matazak Indarkeria Sexistaren Aurkako Elkartearen arteko lankidetzari jarraipena emanez, larunbatean, ekainak 11, Amasa-Villabona Kalean Ehuntzeko Munduko Egunera batuko da.

'Kaleak gureak dira' lelopean, espazio publikoaren konkista aldarrikatuko da jostorratz eta hari artean. Bide batez, indarkeria sexistaren aurkako #puntuetakitto mugimendua ere sustatu nahi da.

Goizeko 10:00etatik 13:00etara, Villabonako Santiago egoitzako atarian egin dute hitzordua, eta, besteak bete honako helburu hauek izango ditu aldarrikapenak:

  • Ehuntzearen artea aldarrikapen feministarako tresna bihurtzea “Kaleak gureak dira” leloaren bitartez.
  • Emakumeekin eta espazio pribatuarekin lotuta egoteagatik aintzatespena kendu zaien diziplinak esparru publikora ateratzea.
  • Hurbileko harreman afektiboei balioa ematea, modu kolektiboan eraikitzeko eta ehuntzeko.
  • Lanen atzean dagoen jakinduria guztia ikusaraztea. Gure arbasoek itzalean egindako lanaren balio kalkulaezina aitortzea.

Amasa-Villabonan ez ezik, Astigarraga, Errenteria, Pasaia, Hondarribia, Eibar eta Gasteizko hainbat plazatan ere elkarretaratzeak egingo dira.

Ikusi deialdiaren kartela

Zu hemen zaude: Albisteak Amasa-Villabona Kalean Ehuntzeko Munduko Egunera batuko da, larunbatean
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.