Amasa-Villabona Kalean Ehuntzeko Munduko Egunera batuko da, larunbatean

20220609KaleanEhuntzekoMundukoEguna

Udala eta Matazak Indarkeria Sexistaren Aurkako Elkartearen arteko lankidetzari jarraipena emanez, larunbatean, ekainak 11, Amasa-Villabona Kalean Ehuntzeko Munduko Egunera batuko da.

'Kaleak gureak dira' lelopean, espazio publikoaren konkista aldarrikatuko da jostorratz eta hari artean. Bide batez, indarkeria sexistaren aurkako #puntuetakitto mugimendua ere sustatu nahi da.

Goizeko 10:00etatik 13:00etara, Villabonako Santiago egoitzako atarian egin dute hitzordua, eta, besteak bete honako helburu hauek izango ditu aldarrikapenak:

Amasa-Villabonan ez ezik, Astigarraga, Errenteria, Pasaia, Hondarribia, Eibar eta Gasteizko hainbat plazatan ere elkarretaratzeak egingo dira.

Ikusi deialdiaren kartela