01Uztaila2022

011.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Natxo Iglesias Gonzálezek irabazi du Santio jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa

Natxo Iglesias Gonzálezek irabazi du Santio jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa

20220614 Portada 2022

Udaleko Kultura sailak, urtero moduan, 2022 urteko Santio jaien egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa jarri zuen martxan maiatzaren 27tik ekainaren 8ra. Epe horretan, guztira, 15 lan aurkeztu ziren, eta jai batzordeak aukera guztiak baloratu ondoren, lehiaketak badu irabazlea.

Aurtengo Santio jaien egitarauaren berri emango duen portadaren egilea Ignacio Natxo Iglesias González billabonatarra izango da, eta 400 euroko diru-saria jasoko du.

Zorionak Natxo, eta eskerrik asko parte hartzera animatu zareten guztie! Lan bikainak aurkeztu dituzue!

Ikusi portada irabazlea

Zu hemen zaude: Albisteak Natxo Iglesias Gonzálezek irabazi du Santio jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.