24Iraila2023

010.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Kontsumo-bonoen kanpaina berria irailaren 14tik aurrera

Kontsumo-bonoen kanpaina berria irailaren 14tik aurrera

Kontsumo bonoak KARTELA web

Uztailaren 20tik abuztuaren 1era kanpaina berri honetara atxikitu nahi diren establezimenduek izena eman beharko dute Udalaren webgunean.

Amasa-Villabonako Udalak, Oria Merkatari Elkartearekin lankidetzan, kontsumo bonoen IV. kanpaina jarriko du abian irailaren 14tik abenduaren 3ra. Horrela, tokiko merkataritzan erosketak sustatu nahi dira, sektorea biziberritu eta, bide batez, herriko kaleak bizirik mantendu. Udalak, guztira, 54.000 euroko inbertsioa egingo du bonoen kanpaina berri honetan.

Uztailaren 20tik abuztuaren 1era, establezimenduek izena emateko epea
Kontsumo bonoen IV. kanpaina berri honetan parte hartu nahi duten establezimenduek uztailaren 20tik abuztuaren 1era izena eman beharko dute Udalaren webgunean jarriko den formularioa betez.

Bonoak establezimenduetan salduko dira
Saltokietan bertan erosi beharko dira bonoak irailaren 14tik aurrera. Establezimendu bakoitzak bere bono propioak izango ditu, eta dendaren izenarekin identifikatuta egongo dira, beraz, erositako establezimendu horretan bakarrik erabili ahalko dira.

Udalak erosketa bono bakoitza %33,3an diruz lagunduko du. Bono guztiek 10 euroko balioa izango dute:
• 20 euro jarri, eta jaso 3 bono (30€)
• 40 euro jarri, eta jaso 6 bono (60€)
• 60 euro jarri, eta jaso 9 bono (90€)

Kontsumo bonoak 2022ko irailaren 14tik abenduaren 3ra bitartean (biak barne), edo komertzio bakoitzean agortu arte, eskuratu ahal izango dira. Horien erabilera ere data berdinean egin beharko da, irailaren 14tik abenduaren 3ra.

Udalak herriko denda eta saltokietan kontsumitzeko deia egiten die herritarrei, herria bizirik mantentzeko ezinbestekoa baita tokiko merkataritza.
Guztion artean eman diezaiogun bultzada bat gure merkatariei!

Zu hemen zaude: Albisteak Kontsumo-bonoen kanpaina berria irailaren 14tik aurrera
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.