Udalbatzak udan ere osasun zerbitzu guztiak eskaintzea eskatu dio Osasun Sailari
- In Albisteak
- Post 2022 Uztaila 20

Atzo arratsaldean izandako Amasa-Villabonako Udalbatzaren osoko bilkuran bi mozio onartu ziren, bata EAJ-PNV alderdiak aurkeztutakoa eta bestea EH Bilduk proposatutakoa, lehena aho batez onartu zen, eta bigarrena aldeko 7 bozka eta 5 abstentziorekin.
Bi mozioek eskaera antzekoak jasotzen dituzte, bi kasuetan osasungintza publikoan eskuduntza duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari zuzenduak. Besteak beste, urte osoan eskaintzen den zerbitzua berma dadila baita udan ere, kalitatezko enplegua eskaintzea, lehen mailako arretaren estaldura indartzea eta mediku, erizain eta gainerako osasun profesionalen kopurua handitzea dira udalbatzak Osasun Sailari zuzenduko dizkion eskaera zehatzak.
Udalbatzako alderdi guztiek adostu zuten mozioak Osasun Sailari eta Gotzone Sagardui osasun sailburuari ofizialki helaraztea.
Onartutako mozioak osorik:
- Osasun sistema publikoa indartzeko mozioa (EAJ-PNV)
- Osakidetzako herrietako anbulategien itxieraren aurkako eta osasun sistema publikoa indartzea eskatzeko mozioa (EH Bildu)