01Ekaina2023

001.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Villabonako erdigunea trafikoarentzat itxita egongo da larunbat goizean

Villabonako erdigunea trafikoarentzat itxita egongo da larunbat goizean

20220721KaleNagusia

Uztailaren 23an, larunbatean, Villabonako erdigunea trafikorentzat itxita egongo da goizeko 08:15 – 09:10 eta 10:10-14:30 ordutegian, Trikuharri mendi lasterketa izango baita.

Lasterketa hau Kale Nagusian hasi eta amaituko bada ere, kale Berritik ere igaroko da. Honek, trafikoan eragingo du, eta kale Berria 43. zenbakitik Elizaraino errepidea itxita egongo da aipatutako ordutegian.

Kale Nagusia eta Aldude kalea ere itxita egongo dira, eta Salbadorako garajeetan ezingo da sartu-irteerarik egin 08:15-09:10 eta 10:10-14:30 ordutegian.

Aldaketak autobus geltokietan: Goizeko 8:15etatik 14:30etara autobus geltokietan aldaketak egongo dira. Donostia aldera joateko Olaederra kiroldegiko geltokian hartu beharko da autobusa. Tolosa aldera joateko ordea, Txermingo biribilgunean eta Etxeondoko Gasolindegian.

Udalak barkamena eskatu nahi du, aldez aurretik, sortu daitezkeen eragozpenengatik.

Zu hemen zaude: Albisteak Villabonako erdigunea trafikoarentzat itxita egongo da larunbat goizean
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.