16Abuztua2022

009.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Metalezko saretxoak jarri ditu Udalak, hondakinak ibaira ez erortzeko

Metalezko saretxoak jarri ditu Udalak, hondakinak ibaira ez erortzeko

20220803SaretxoMetalikoak

Herria zeharkatzen duen Oria ibaira hondakin gutxiago eror dadin, saretxo metalikoak jarri ditu Udalak Remi Ayestaran pasealekuko barandaren behealdean. Aurrerantzean kale Nagusian (Ulako atzealdean) ere ezarriko ditu horrelako saretxoak.

Ibai eta itsasora iristen den hondakin kopurua murriztu nahi du Udalak, eta horretarako metalezko saretxoak jartzen ari da Oria ibai bazterreko barandetan. Izan ere, gure kale eta plazetako hondakin arin batzuk (plastikozko botilak, gozokien poltsak, zigarro puntak, e.a.), ibai ertzera edo zuzenean uretara erortzen dira; saretxo metaliko hauek jarrita, aurrerantzean uretara iritsiko den hondakin kopuru hori nabarmen murriztuko da.

Guztira, 11.737 euro bideratu ditu Udalak lan hauetara, eta Calderería Sanga S.L. kontratatu du zeregin hau aurrera eramateko.

Amasa-Villabonako udalak ingurumenaren zaintzarekin konpromiso irmoan berresten da, eta aurrerantzean Oria ibaira eta Kantauri isurialdera milaka hondakin iristea ekidingo du herriko baranden azpialdean metalezko sare hauek jarrita.

Zu hemen zaude: Albisteak Metalezko saretxoak jarri ditu Udalak, hondakinak ibaira ez erortzeko
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.