05Urria2022

001.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Mintzalagun egitasmoan izen-ematea ireki da

Mintzalagun egitasmoan izen-ematea ireki da

20220913Mintzalaguna

Ikasturte hasierarekin batera, Mintzalagun egitasmoaren izen emate kanpaina aurkeztu da gaur Tolosan. Bertan izan dira egitasmoa bultzatzen duten udaletako ordezkariak zein hitza hartu duten, Galtzaundi Euskara Taldeko Idoia Lahidalga eta Xabier Balerdi Tolosako zinegotzia. Balerdik aipatu duen bezala, asko dira euskaraz aritu nahi eta aukerarik ez dutenak, inguruan horretarako lagunik ez dutelako. Zenbaitek, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukerarik ez dute eta guztiek Mintzapraktikan aurkitzen dute euskaraz lagun artean aritzeko aukera.

Ezagutzen al duzu Mintzalagunon mundua?
Mintzapraktikan pertsonen arteko harreman berriak sortu eta indartzen dira euskaraz. Taldean elkarrekin aritzen dira eta euskaraz egiteko ohitura hori inguruko jendearengana zabaltzen dute, hizkuntza hautuetan eraginez.

Asko dira Mintzapraktikan hasi eta gaur egun beraien lagunekin, familiakoekin, lankideekin euskaraz aritzen direnak. Euskaldun izateaz harro sentitzen direnak. Horrela ari dira, herriz-herri, euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak irabazten.

Probatu ez duenak ez daki zer den hau!
Mintzapraktika ongi pasatuz euskara praktikatzeko ezagutzen duten aukerarik onena dela diote parte hartzaileek. Laguntasuna eta babesa transmititzen dituen jendez inguratuta, Mintzapraktikan euskaraz hitz egiteko konfiantza eskuratzen delako. Satisfakzio handia ematen du horrek. Baina Balerdik aipatu duen bezala, beste sentsazio positibo pila bat ere ekartzen ditu Mintzapraktikan aritzeak.

Zurekin euskaraz egin nahi dugu
Gaur egun 7000 herritarrek baino gehiagok parte hartzen dute Mintzapraktika egitasmoetan; astean behin elkartzen dira talde txikitan euskaraz aritzeko: 

Bidelariak (euskaraz ikasten ari direnak edo ohitura berreskuratu nahi dutenak hizkuntza praktikatuz) eta bidelagunak (euskara aise erabiltzen dutenak eta ikasten ari direnei euskaraz praktikatzen laguntzeko borondatez izena ematen duten euskaltzaleak). 

Lahidalgal aipatu duen moduan, “Hauxe da Mintzapraktikaren mundua. Ireki atea eta praktikatu gurekin, talde giro hurbilean. Zurekin euskaraz egin nahi dugu!”.

Izen ematea zabalik
Jadanik zabalik da aurtengo ikasturtean Mintzapraktikan izena emateko epea. Parte hartzeko hainbat aukera eta modu daude. Informaziorako eta izena emateko Galtzaundi euskara elkartera edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora jotzea duzu onena.

Izen emateko fitxa

Zu hemen zaude: Albisteak Mintzalagun egitasmoan izen-ematea ireki da
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.