05Urria2022

007.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Amasa-Villabonako fruta dendek `Nire frutak zuretzat´ kanpainan parte hartuko dute

Amasa-Villabonako fruta dendek `Nire frutak zuretzat´ kanpainan parte hartuko dute

20220921NireFrutakZuretzat

Amasa-Villabona, Ibarra eta Tolosako fruta dendek ´Nire frutak zuretzat´ kanpainaren aurkezpena egin zuten atzo, Tolosan. Bertan izan ziren, kanpainan parte hartu duten fruta dendetako ordezkariak eta baita, Maite Arregi Amasa-Villabonako Euskara teknikaria, Galtzaundi Euskara Taldeko, UEMAko, Ibarrako Udaleko, Ibarrako Merkatarien Elkarteko, Tolosako Udaleko, Tolosa&Co-ko, eta Oria Merkatari Elkarteko ordezkariak ere. Amaia Doyague Galtzaundi Euskara Taldeko kideak eta Garikoitz Goikoetxea UEMAko kideak hartu dute hitza aurkezpenean.

Kanpainaren helburu nagusia, kanpainan parte hartuko duten 27 fruta denden hizkuntza paisaian euskara presente egotea da. Horretarako eta bidea egiten laguntzeko, baliabideak eta bitartekoak eskaini zaizkie parte hartzaileei. Doyaguek aipatu zuen bezala: “Elikagaien ondoan jartzeko helburuarekin produktuen etiketak eta kartel informatiboak banatu dikiegu. Kartel orokorrak, berriz, dendak eman beharreko informazioak euskaraz eman ahal izateko eskaini dira. Lehen etiketak banatzearekin batera antzeman dira aldaketak. Merkatari bakoitzarekin banakako lana egin eta bakoitzaren errealitatearen arabera, eman beharreko pausuak aztertu eta proposatu dira. Orain, gure fruta eta barazki askoren izenak euskaraz ere irakurri ditzakegu”.

Hizkuntzaren ikuspegitik, hizkuntza paisaiari ere garrantzia eman nahi izan dio kanpainak. Goikoetxeak aipatu duen bezala, “Saltoki bateko erakusleihoko hizkuntza paisaiak, bezeroak hizkuntza batean edo bestean komunikatzera gonbidatzen du. Gure eguneroko erosketak euskaraz egin ahal izateak, euskara paisaia linguistikoan ikusteak, balioan jartzen du euskara. Garrantzitsua da euskarak geroz eta espazio gehiago hartzea”.

Herritarrei begirako kanpaina Herritarrek ere kanpainan parte hartzeko aukera izango dute. Urriaren 3tik 28ra kanpainan parte hartuko duten 27 saltokietan barazki eta fruta sortak zozketatuko dira. Kanpainaren funtsa biltzen duen spota ikusteko aukera egongo da sare sozialetan zein Villabonako Gurea eta Tolosako zinema aretoetan.

Kanpainarekin, herriko saltokiek eta kasu honetan fruta dendek gure herriaren garapenean duten eragina nabarmendu nahi da, euskararen erabileran ematen ari diren pausuak txalotzeko. Doyaguek eta Goikoetxeak aipatu duten bezala, orain herritarroi dagokigu gure eguneroko praktiken bitartez euskara balioan jartzea.

Zu hemen zaude: Albisteak Amasa-Villabonako fruta dendek `Nire frutak zuretzat´ kanpainan parte hartuko dute
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.