05Urria2022

009.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Euskaran ados! mahai irekiaren bilera irailaren 26an

Euskaran ados! mahai irekiaren bilera irailaren 26an

euskaran ados
Amasa-Villabonan euskara sustatzeko eta euskararen normalizazioan aurrera egiteko eratutako Euskaran ados! mahai ireki eta parte hartzaileak ikasturte berriko lehen bilkura egingo du datorren irailaren 26an, arratsaldeko 18:00etan Villabonako udaletxeko Batzar aretoan.

Bileran aztertuko diren gaiak honakoak izango dira:

  1. Tolosaldeko Euskararen Mahaiaren eratze aktaren berri ematea.
  2. Euskararen kale erabileraren neurketaren emaitzak Villabonan.
  3. Amasa-Villabonako saltokietan euskararen erabilera indartzeko udalak eta Galtzaundik garatutako egitasmoaren emaitzak.
  4. Fruta dendetan euskara erabiltzeko “Nire frutak zuretzat” kanpainari buruzko informazioa..
  5. 2022-23 ikasturteko euskalduntze/alfabetatzea eta mintzalaguna egitasmoak.
  6. Ikastetxeetan ikasturte berrian garatuko diren egitasmoen berri ematea.
  7. Aisialdiko hezitzaileei zuzendutako formazio ikastaroari buruzko informazioa.
  8. ELE (Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa) Udal-Ordenantza onartzeko proposamena.
  9. 2022ko EUSKARALDIA egitasmoari buruzko informazioa.
  10. Norberak lekarkeena.

Amasa-Villabonako udalak mahai honetan parte hartzeko deia egiten die euskararen aldeko ekarpena egin nahiko luketen herriko euskaltzale guztiei. Euskaraz biziko den herria lortzeko bidean, guztion ekarpena behar dugu.

Zu hemen zaude: Albisteak Euskaran ados! mahai irekiaren bilera irailaren 26an
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.