08Abendua2022

003.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Amasa-Villabona Herri Hezitzailea topaketa, Subijana etxean

Amasa-Villabona Herri Hezitzailea topaketa, Subijana etxean

20221124HerriHezitzailea

Udalak herria balioen eremu hezitzaile moduan sustatu nahi du; izan ere, ulertzen du hezkuntza, familiatik eta eskolatik haratago luzatzen dela, eta ez dela haurtzaroan hasi eta haurtzaroan bukatzen den prozesua.

Horregatik, Udala bera ere hezkuntza eragilea dela pentsatzen du, herriko ikastetxe, hezkuntza ez formaleko eragile eta herrigintzako elkarteekin batera. Hori horrela, Amasa-Villabona eremu hezitzaile moduan garatzen hasteko eta elkarlan horizontalak eraikitzeko Oinherri elkartearekin elkarlanean ““Amasa-Villabona Herri Hezitzailea” topaketa antolatu du azaroaren 28rako. Subijana etxean izango da arratsaldeko 17:30ean.

Gure herriko haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten eragileen topaketa izango da. Guztion arteko elkarlana sustatu eta elkarbizitzarako bideak eraikitzeko xedea du egitasmoa honek.

Zu hemen zaude: Albisteak Amasa-Villabona Herri Hezitzailea topaketa, Subijana etxean
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.