01Otsaila2023

001.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Autoa partekatzearen abantailak aurkezteko solasaldia

Autoa partekatzearen abantailak aurkezteko solasaldia

20230117 kotxeapartekatzea

Klima-aldaketari aurre egin eta energia aurrezteko erronkei erantzuna emateko asmoz, Amasa-Villabonako Udaleko Ingurumen sailak eta Tolosaldea Garatzenek elkarlanean, autoak partekatzeak eskaintzen dituen onurak ezagutaraziko dituzte hilaren 25ean, Udaletxeko balioanitzeko gelan. Era berean, Tolosaldean ekimen honen alde egitea posiblea den aztertuko dute eskualde mailan burutzen ari diren prozesu baten bidez.

Gauzak horrela, urtarrilaren 25ean izango den hitzaldi-solasaldian, autoa partekatzearen ekimenaren berri emateaz gain, herritarren iritziak ere jaso nahi dira, ezinbestekoa baita gai honekiko dugun ikuspegia ezagutzea.

Beraz, Udalak herritarrak animatu nahi ditu solasaldira bertaratzera, iritzia ematera eta sortu daitezkeen zalantzak argitzera.

Eguna: 2023ko urtarrilak 25, asteazkena
Iraupena: 18:00 - 20:00
Tokia: Udaletxeko balioanitzeko gelan

Deskargatu kartela

Zu hemen zaude: Albisteak Autoa partekatzearen abantailak aurkezteko solasaldia
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.