01Otsaila2023

010.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Kafe kapsulak gaika biltzeko edukiontziak jarriko dira Amasa-Villabonan

Kafe kapsulak gaika biltzeko edukiontziak jarriko dira Amasa-Villabonan

20230124KafeKapsulak

Otsailaren 7an, 10:00-14:00 ordutegian, kafe kapsulak birziklatzeko informazio puntua jarriko da Erreboteko plazan.

Kafea munduan gehien kontsumitzen den produktuetako bat da. Urteen poderioz kontsumitzeko formatua aldatu bada ere, aldaketa horiek ez dira beti modu jasangarrian izan. Denok ezagutzen ditugu gaur egun modan dauden kafe kapsulak. Hauek kontsumitzean bertakoa ez den produktua kontsumitzeaz gain, honek dakarren aztarna hidrikoarekin batera, saihestu dezakegun hondakin bat sortzen ari gara.

Sortzen den hondakina plastikozko edo aluminiozko ontzia eta kafe-hondarra izango da. Orokorrean bi hondakin hauek batera deuseztatzeko ohitura dago, kafe-hondarrak edukiontzi marroira eta kapsulak edukiontzi horira bota beharrean. Honek birziklatzeko zailtasunak dakartza berarekin. Beste hondakinetatik at jasotzen baditugu, bai kafe-hondarrak baita ontzia, beste produktu batzuk egiteko erabiliko genituzke, produktuari hain garrantzitsua den zirkularitate izaera emanez. Honetan datza Tolosaldeko Mankomunitateko kanpaina eta helburua, aipatutako hondakin hauek %100ean birziklatzea da. Baina horretarako lehen pausoa hondakin hauek beste guztietatik banatuta egotea izango litzateke.

Beraz, hondakin hauen birziklapena errealitate izateko Amasa-Villabonan hainbat edukiontzi jarriko dira kapsulen hondakinak jasotzeko helburuarekin. Biltzeko sistema eraginkorrarekin eta ingurumen-hezkuntzako kanpainekin batera zirkularitatea lortu nahi da, biztanleriaren parte-hartzea bultzatuz.

Edukiontzi hauek egiteko erabilitako lehengaia kafe kapsulak izan dira, beraz, hondakina baliabide bihurtu izanaren adibide argia da honako hau. Edukiontzi bakoitza fabrikatzeko 7.500 kapsula erabili dira. Guk gure etxean kafe kapsulak kontsumitu, hustu gabe bere horretan edukiontzi hauetara bota eta Kafea.eco arduratuko da hondakina jasotzeaz, hondakinak banatzeaz eta produktu berriak sortzeaz.

Otsailaren 7an, informazio puntua Erreboteko plazan
Proiektu honen inguruan biztanleria kontzientziatzeko eta informatzeko, ingurumen hezkuntza beharrezkoa da eta horregatik otsailaren 7an, 10:00-14:00 ordutegian, informazio puntu bat jarriko da Erreboteko plazan proiektu hau ezagutarazi eta herritarrek eduki ditzaketen zalantzak argitzeko. Horretaz gain, eskualdeko etxe guztietako postontzietan esku-orri bat banatuko da, kanpainaren inguruko informazioa eman eta zerbitzu berri onen inguruko xehetasunak zabaltzeko.

Puntu bakoitzera gerturatzen diren lehenengo 150ei hazi-bola bana oparituko zaie. Hazi horiek etxeko lorontzi batean sartuz gero, udaberriko loreak ernetuko dira.

Eta gerturatutako pertsona guztien artean, eguneko 3 kit banatuko dira. Kit horretan perretxikoak hazteko laborantza substratua eta etxean kafe kapsulak biltzeko ontzi txiki bat (hondakin honekin sortutakoa). Horretarako, kapsulaz beteta dagoen beirazko ontzi bat egongo da erakusgai eta parte-hartzaileek, barruan dauden kapsula kopurua asmatu beharko dute. Asmatu ezean, gertuen ibili diren hiruk emango dute saria (kopurua goitik gainditu gabe).

Zu hemen zaude: Albisteak Kafe kapsulak gaika biltzeko edukiontziak jarriko dira Amasa-Villabonan
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.