18Apirila2024

005.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Euskaran Ados! mahai irekiaren bilkura urtarrilaren 30ean

Euskaran Ados! mahai irekiaren bilkura urtarrilaren 30ean

euskaran ados txurian weberako1

Amasa-Villabonako udalak sustatutako Euskaran Ados! euskararen aldeko foro irekiak bilera berri bat izango du datorren astelehenean, urtarrilak 30, 18:00etan Villabonako udaletxeko Batzar aretoan. Euskalgintzan jarduten duten eragile, talde eta norbanakoen bilgune honetan, honako gaiak jorratuko dira:

  • Aurreko bileran (abenduak 12) jasotako aktaren errepasoa eta onarpena.
  • Euskararen kale-erabileraren neurketa: Amasa-Villabonan hitanoaren erabilerari buruzko emaitzen txostena aztertzea eta ondorioak ateratzea..
  • Euskara sailak 2023rako egiten dituen hainbat aurreikuspenen berri ematea.
  • “Pantailak euskaraz: ezinbesteko erronka” hitzaldia antolatzeko proposamena.
  • Euskararen memoria “Egia, aitortza eta erreparazioa” solasaldi zikloaren saio bat antolatzeko proposamena.
  • Parte hartzaileek mahai gainean jarri ditzaketen gai-zerrendatik kanpoko gaiak.
Zu hemen zaude: Albisteak Euskaran Ados! mahai irekiaren bilkura urtarrilaren 30ean
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.