Auzolanerako deia, martxoaren 6an zuhaitzak landatzeko

ZUHAITZAK WEB

Amasa-Villabonako udaleko Ingurumen sailak auzolana antolatu du, pinudia zegoen lekuan pagoak eta haritzak landatzeko.

Landaketa lan hauek Onddo-ko borda ondoko lursailetan egingo dira, bertan zegoen pinudia matarrasa bidez moztu da eta orain bertako zuhaitz espezieak landatuko dira. Modu horretan zonalde horretako berezko naturaren berreskurapena lortuko da.

Udalak baliabide guztiak jarriko ditu auzolana behar bezala garatu dadin: Onddo ingurura igotzeko autoa, tresneria, landareak etab.

Ingurumen sailak auzolan eder honetan parte hartzeko deia egiten die Amasa-Villabonako herritarrei, denon artean gure ingurune naturala berreskuratzeko parada dugu, anima zaitez!