Amasa-Villabonako bandera Sevillako finalera bidean

Reala

Apirilaren 3an jokatuko du Realak Kopako finala Athleticen aurka Sevillan, baina ikuslerik gabe lehiatuko dira, Covid-19ak sortutako osasun egoera dela eta. Zalantzarik gabe, partida garrantzitsua da gipuzkoarrentzat eta, amasa-billabonatar askorentzat!

Giroa berotzen hasteko, eta zaleen indarrak biltzeko, Realaren autobus ofiziala Gipuzkoan barrena dabil egunotan, udalerri bakoitzeko bandera jasoz, Sevillan presente egon daitezen. Gaurkoan Amasa-Villabonan izan da autobus hori Udaleko eta Billabona FC-eko ordezkariekin banderak trukatzen; Realeko ordezkariek bandera txuri-urdina ekarri dute, eta Beatriz Unzue alkateak Amasa-Villabonakoa eman die, La Cartujan ere Realak herriko zaleen babesa izan dezan.