Malkar plazako haur-parkean hobekuntza lanak egingo ditu Udalak gaurtik aurrera

Malkar plazako parkea

Malkar plazako Lapurdi haur-parkearen egoera kaxkarra ikusita, Udalak gune publiko horretan hobekuntza lanak hasiko ditu gaur bertan. Hala, haurren segurtasunerako, parkearen lurzoruko goma berrituko da eta egoera txarrean dauden jostagarrien hainbat pieza ere aldatuko dira.

Lan hauek, gutxi gora-behera, 2 asteko iraupena izango dute. Beraz, bitarte horretan, parkea ez da erabilgarri egongo, eta hesituta mantenduko da.

Udalak 12.842,94 € -ko inbertsioa egin du gune publiko hau hobetzeko, eta Urbabil 2000 S.L enpresak burutuko ditu lanak.