300 kg hondakin bildu dira herriko ibai eta naturguneetan, irailean

210929Hondakinak 2

Udalak herriko ibai eta naturaguneen hileroko garbiketarekin jarraitzen du, eta dagoeneko Urtzain taldearekin duen kontratuaren seigarren astea bete du.

Irailaren 20tik 24ra orain arte garbitutako eremuak errepasatu dira, eta Oria ibaiaren ibilgua eta bazterrak garbitzen jarraitu da. Horretaz gain, Aranerreka eta Lastur eta Komizarreko atsedenlekuak ere txukundu dira.

Garbitu diren eremuak
• Beilatokitik Udaletxeraino (Oria ibai ertza) eta Komizar parkea.
• Ubegun industrialdea (Oria ibai ertza) eta Lasturreko atsedenlekua.
• Aranerreka (ertzak eta ibilgua), Oria ibaiarekin bat egiten duen lekutik, Etxezarretako bordaraino.
• Ubilluts erreka ertza eta mendialdeko inguruak (Amasa inguruak).
• Zubimusutik Agaraitzeraino (Oria ibai ertza eta ibilgua).

Aste guztian bildutakoaren gaikako emaitzak:
* PLASTIKOA: (30L-ko 20 Zabor Poltsa) 23,755 Kg
* PLASTIKO BOTILAK: (104 Botila) 4,420 Kg
* PLASTIKO GOGORRA: 34,550 Kg
* PAPERA: 7,105 Kg
* BEIRA: (49 beirazko edukiontzi) 16,080 Kg
* ERREFUSA: 16,660 Kg
* ARROPA: 10,690 Kg
* METALA: (176 Lata) 26,980 Kg
* EGURRA: 46,605 Kg
* OBRA HONDAKINAK: 20,075 Kg
* HONDAKIN ELEKTRONIKOAK: 1,295 Kg
* NEUMAT./KAUTXO HONDAKINAK: (3 kotxe gurpil) 48,130 Kg
* PILAK: (6 Pila) 0,135 Kg
* POLIESPANA: 0,180 Kg
* KRISTALA/ZERAMIKA: 33,025 Kg
* MUSUKOAK: (35) 0,225 Kg
* TOALLITAK: (± 755) 7,575 Kg
* FITOSANITARIOAK: (5 garbiketa botila) 2,310 Kg
* KOTXE OLIOA: (1L-ko edukiontzi hutsa) 0,110 Kg
* BESTE BATZUK: 2,850 Kg

ASTE GUZTIKO BILKETA: 302,755 Kg

Beti egiten den moduan, oraingoan ere bildutako material guztia zegokion edukiontzietan sailkatu eta kudeatu da, eta Tolosaldeko mankomunitateak dituen bi Garbiguneetara eraman da.