24Maiatza2024

001.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Villabonako KZguneak ikastaro aukera zabala antolatu du martxorako

Villabonako KZguneak ikastaro aukera zabala antolatu du martxorako

KZgunea-Villabona-entrada

Villabonako KZguneak teknologia berriekin lotutako doako ikastaro katalogo zabala antolatu du martxorako. Aurrez aurreko edo urruneko modalitateetan, besteak beste, enplegu bilaketa, produktibitatea edota e-Administrazioa bezalako gaiak jorratuko dituzte izena ematen duten interesdunekin.

Ikusi martxoko ikastaroak

Ikastaroetan izena emateko aukera ezberdinak daude:

  • KZgunera bertaratuta (Larrea, 8). Joan aurretik ezinbestekoa da aurrez hitzordua eskatzea 943 02 36 85 zenbakira deituta, edo web orriaren bidez.
  • Telefonoz deituta (943 023 685). Telefono bidez eman nahi bada izena, derrigorrezkoa da aurrez KZguneko erabiltzaile izatea.
  • Online. www.kzgunea.eus wegunearen bidez izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.

KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete:

Villabona KZgunea Larrea kaleko 8. zenbakian dago, eta martxoan, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara egongo da irekita

Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsultatu dezakezu hemen.

Zu hemen zaude: Albisteak Villabonako KZguneak ikastaro aukera zabala antolatu du martxorako
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.