28Martxoa2023

006.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Nordic Walking kirolaren onurak aurkeztuko ditu Oriaibaia elkarteak asteburuan

Nordic Walking kirolaren onurak aurkeztuko ditu Oriaibaia elkarteak asteburuan

20230309 NordicWalking

Ipar martxa edo Nordic Walking-aren onurak eta xehetasunak ezagutu nahi dituztenek asteburu honetan aukera paregabea izango dute Villabonan. Gure herrian egoitza duen Oriaibaia Nordic Walking elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu herritarren artean kirol honek eskaintzen dituen onurak ezagutarazteko.

Honela, larunbatean, martxoaren 11n, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Ipar Martxa edo Nordic Walking kirola ezagutzeko tailerrak egongo dira Villabonako Erreboteko Plazan. Oriaibaia Elkarteko instruktoreak diren Juanma Mujika eta Ana Bengoa arituko dira herritarrei Ipar Martxako teknikak irakasten, doan. Kirol hau praktikatzeko beharrezkoak diren bastoiak Oriaibaia elkarteak utziko dizkie bertaratutakoei. Gainera, parte hartzen dutenei buff bat oparituko die elkarteak. Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol sailak, aldiz, Emakumeok Mugimenduan programaren baitan, mugikorra eramateko gerrikoa oparituko du, kirola egiteko prestatu duen App bat mugikorrean instalatuz gero.

Bestalde, larunbatean, iluntzeko 19:00etan eta Gurea Zineman, Cristina Gonzalez Castroren hitzaldiaz gozatzeko aukera egongo da. Cristina Gonzalez Castro aditua da Nordic Walking modalitateko ariketek hainbat minbizietan duten eraginean. Oriaibaia elkarteak esfortzu berezia egin du aditu hau gure artean edukitzeko.

Asteburua borobiltzeko, igandean, martxoaren 12an, Ipar Martxako irteera bat egingo da Villabonan zehar. Erreboteko plazatik abiatuko da goizeko 10:00etan. Irteera honetan ere parte hartzen dutenei buff bana oparituko die Oriaibaia elkarteak. Beraz, animatu eta zatoz osasunerako hain onuragarria den kirol hau gertutik ezagutzera!

Deskargatu kartela

Zu hemen zaude: Albisteak Nordic Walking kirolaren onurak aurkeztuko ditu Oriaibaia elkarteak asteburuan
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.