Osakidetzan ere, hautatu dezagun euskara!
- In Albisteak
- Post 2023 Martxoa 17

Osakidetzak kanpaina bat abiarazi du herritarrek osasun-arreta zein hizkuntzatan jaso nahi duten adierazteko. Horren arabera, herritarrek hautatzen duten hizkuntzan izango dute harremana osasungintzako profesionalekin, eta hautatzen duten hizkuntzan jasoko dituzte gutunak, oharrak eta antzeko jakinarazpenak ere.
Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, Osakidetzak abiarazitako kanpainarekin “asistentzia maila desberdinetan behar diren osasun zerbitzuen euskarazko eskaintza integrala artikulatu ahal izatea” da helburua, batez ere Lehen Mailako Arretan, Arreta Espezializatuan eta Osasun Mentalean.
Villabonako osasun zentroak 10.471 erabiltzaile ditu guztira, eta horietatik %91,8ak dagoeneko aukeratu du zein hizkuntzatan jaso nahi duen arreta. %57,90ak, hau da, 5.560 lagunek hain zuzen ere, euskararen aldeko hautua egin dute. Dena dela, 860 erabiltzailek ez dute hizkuntza hautatu egin oraindik, eta batez ere, horiei dei egin nahi die Amasa-Villabonako Udalak eta UEMAk, kanpainarekin bat egin dezaten eta osasun-arreta ere euskaraz eska dezaten. Herritar are eta gehiagok hala eskatuz gero, orduan eta indar handiagoa izango baitugu, guztion hizkuntza-eskubideak bermatzeko, osasun-langile euskaldunak behar ditugula eskatzeko...