Erremontea bertatik bertara ezagutzeko aukera Villabonako udal pilotalekuan
- In Albisteak
- Post 2023 Maiatza 10

Behar Zana pilota elkarteak eta Oriamendi enpresak elkarlanean, hainbat saio praktiko antolatu dituzte herriko gaztetxoen artean Erremontea ezagutarazi eta sustatzeko helburuarekin.
Zubimusu Ikastolako DBHko ikasleek euskal pilotaren modalitate hau praktikatzeko aukera izan dute dagoeneko, eta datozen asteetan Erniobea BHIko ikasleak ere gerturatuko dira Villabonako Udal pilotalekura Erremontearen nondik norakoak ezagutzera eta probatzera.
LH 6 eta DBHko ikasleek erremontista profesionalekin aritzeko aukera
Erremontea landu eta sustatzeko programa honen baitan, erremontista profesionalek 3 saio berezi eskainiko dituzte Villabonako udal pilotalekuan. Lehenengo saioa bihar bertan izango da, maiatzaren 11n, 18:00etatik 20:00etara. Hurrengoak, aldiz, maiatzaren 18 eta 25ean izango dira. Beraz, Erremontea bezalako kirol historikoa gertutik ezagutu eta probatu nahi duten gaztetxoek Villabonako frontoira gerturatzea besterik ez dute.
Maiatzaren 27an Erremonte jaialdi berezia, Villabonan
Martxan da Erremontari Herriz Herri txapelketa, eta maiatzaren 27an Villabonako udal pilotalekuak norgehiagoka honen partida bat hartuko du. Arratsaldeko 18:00etan izango da, eta bertaratzen direnek hurrengo astelehenean Galarreta frontoian jokatu den partidarako sarrerak eskuratzeko aukera izango dute doan.