03Urria2023

010.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Udalak 10.000 euroko dirulaguntza banatu du gizarte zerbitzuetan jarduten duten lau elkarteren artean

Udalak 10.000 euroko dirulaguntza banatu du gizarte zerbitzuetan jarduten duten lau elkarteren artean

manos unidas3

Amasa-Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak guztira 10.000 euroko dirulaguntzak onartu ditu beren jarduera gizarte zerbitzuen arloan garatzen duten gobernuz kanpoko erakunde ezberdinen artean banatzeko. Dirulaguntza hauek aho batez onartu ziren pasa den uztailaren 20an bildu zen Tokiko Gobernu Batzarrean.

Dirulaguntza hauek bideratzeko Udalak onartutako oinarri arautzaileek ezarritako puntuaketa sistema aplikatuta, lau elkartek lortu dute udal dirulaguntza eskuratzea. Puntuaketa sistema horretan, hainbat elementu hartzen dira kontutan eta horien artean elkarte bakoitzak Amasa-Villabonan edo Amasa-Villabonako herritarrekin egiten duen lana da gehien baloratzen dena. Izan ere, Udalak bertako herritarren ongizateari garrantzi berezia ematen dio eta dirulaguntza hauen bidez elkarte hauek eskaintzen duten gizarte-laguntza baloratu eta indartu nahi du.

Guztira, 11 elkartek aurkeztu zuten behar bezala dirulaguntza eskaera eta Gizarte Zerbitzuetako teknikariek bakoitzaren balorazio txostena egin ondoren, honako 4 elkarteek jasoko dute udal-dirulaguntza:

  • Amasa-Villabonako Elkartasun Sarea (70 puntu): 3.333 euro.
  • Izan Fundazioa (53 puntu): 3.000 euro.
  • AGI Gipuzkoako Ikusmen Urria dutenen Elkartea (51,5 puntu): 3.333 euro
  • Ortzadar elkartea (51 puntu): 334 euro.

Azaldu behar da dirulaguntzaren kopuru ekonomikoa, elkarte bakoitzak egindako dirulaguntza eskaeraren arabera kalkulatzen dela. 

Elkartasun Sareak Amasa-Villabonan garatzen duen jarduna aski ezaguna da; elikagai bankuaren kudeaketa, oinarrizko produktuen bilketa eta banaketak, arropa, jostailuak, altzariak eta beste hainbat oinarrizko produktuen bilketa eta banaketa etab. Gainera elkartasun sareko boluntarioek zuzeneko harremana eta elkarlan estua dute udaleko Gizarte Zerbitzuetako teknikariekin eta elkarlan horrek fruituak eman ditu sare hau martxan jarri zenetik. 

Izan Fundazioak drogamenpekotasunen tratamenduen esparruan denetariko jardunbide eta zerbitzuak eskaintzen ditu eta erreferente garrantzitsua da Gipuzkoa mailan. Besteak beste, azpimarragarria da droga-kontsumoarekin eta beste motatako adikzioekin eta arrisku egoeran edo babesik gabe dauden nerabeekin egiten duten lana, hainbat erakunderekin elkarlanean.

AGI elkarteak ikusmen urrita duten pertsonen eta beren familien gizarteratzea bultzatzeko eta bizitza kalitatea hobetzeko egiten du lan eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu, besteak beste, arreta psiko-soziala, haur, gazte eta ikusmen urritasuna edo itsutasuna duten helduentzako hezkuntza-laguntzako zerbitzua edota aisialdi Inklusibo zerbitzua.

Ortzadar elkarteak mugako adimena duten pertsonek eta beren sendiek sortutako elkartea da. Elkarte honek mugako adimena duten pertsonei laguntzen die hainbat esparrutan, bizitza duina eta autonomoa lortzeko, esaterako, hezkuntzan, lanean edo gizartean.

 

BEREN JARDUERAK GIZARTE-ZERBITZUETAN GARATZEN DITUZTEN ELKARTEEI ZUZENDUTAKO DIRULAGUNTZAK (2023. URTEA): TXOSTEN TEKNIKOA

Zu hemen zaude: Albisteak Udalak 10.000 euroko dirulaguntza banatu du gizarte zerbitzuetan jarduten duten lau elkarteren artean
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.