03Urria2023

002.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Irailaren 11n irekiko da Olaederra kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea

Irailaren 11n irekiko da Olaederra kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea

20230907Olaederra

Besteak beste, Pilates, Cycling, Global training edota igeriketa ikastaroak antolatu ditu Olaederra kioldegiak 2023-2024 ikasturterako. Ikastaroak urriaren 2tik aurrera eskainiko dira.

Villabonako Olaederra kiroldegiak astelehenean, hilaren 11n, zabalduko du 2023-2024 ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea. Interesa duten helduek Cycling, Pilates, Aquagym, Zumba edota igeriketa saioak jasotzeko aukera izango dute, besteak beste. Haurrak eta gazteak, aldiz, igeriketa, Gaztefit, Zumba kids edota Judoteka ikastaroak izango dituzte aukeran. Ikastaro guztiak, haur, gazte zein helduenak, hiru hiruhilekotan banatuta egongo dira eta urriaren 2an hasiko dira.

2023-2024 ikasturteko ikastaro eskaintza

Familia ugarien baldintza betetzen duten Villabona, Zizurkil, Aduna eta Laurraulgo bazkideek %40ko deskontua izango dute jardueratan.

Beraz, irailaren 11tik aurrera, 2023-2024 ikasturte berrian Olaederrako ikastaroetan parte hartu nahi duten herritarrek kiroldegira gerturatu edo 943 69 43 22 telefono zenbakira deitu beharko dute inskripzioa egiteko.

Zu hemen zaude: Albisteak Irailaren 11n irekiko da Olaederra kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.