03Urria2023

002.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Aranerrekako bidean hobekuntza lanak egin ditu Udalak

Aranerrekako bidean hobekuntza lanak egin ditu Udalak

20230907Aranerreka

Aranerrekako bidea asfaltatu ostean, eremua berriro erabilgarri dago autoentzat. Atzo eta gaur goizean Alustizara igotzeko bidegurutzetik Erreka baserriraino doan bidea itxita egon da errepidean burutu diren hobekuntza lanak direla eta. Zoruaren egoera kaskarrari irtenbide bat emateko, Udalak eremu hori asfaltatu eta txukundu du. Hobekuntza lan hauek behin amaituta, bidea zabalik dago berriro ere oinezkoentzat zein autoentzat.

Amasa-Villabonako Udalaren helburua da bertan bizi diren herritarren bizi-kalitatea hobetzea, eta bide batez, landa eremua indartzea. Horrela, bide horren asfaltatze-lanak egiteko 16.015 euro inbertitu dira, eta Asfaltos Urretxu S.A. izan da lan hauek burutzeaz arduratu den enpresa.

Datorren astean Alustizara igotzeko bidean egingo dira hobekuntzak eta zonalde horretan dabilen trafikoan eragingo dute, beraz, datozen egunetan zabalduko diren mezuei adi egoteko deia egin du Udalak.

Zu hemen zaude: Albisteak Aranerrekako bidean hobekuntza lanak egin ditu Udalak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.