03Urria2023

008.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Lanak amaituta, ireki da Alustizara doan errepidea

Lanak amaituta, ireki da Alustizara doan errepidea

20230919 Alustiza

Amasa-Villabonako Udalak beste urrats bat eman du herriko landa-bideak hobetzeko plangintzaren baitan. Aranerrekako bidea asfaltatu ondoren, Alustiza baserrira igotzeko errepidean egoera txarrean zeuden hainbat bide-zati konpondu eta hormigoi berriarekin egokitu dira azken egunetan. Udalak landa-eremuetako herritarrei bide egokiak bermatu nahi dizkie eta azken hobekuntza lan hauei esker, zonalde horretako biztanleek eta Austizako jatetxe eta nekazal turismoko bezeroek errepide seguruagoa izango dute.

Asfaltos Urretxu SA izan da obra hau gauzatzeko udalak kontratatu duen enpresa. Lan hauen kostu osoa 30.133,84 eurokoa izango da. Amasa-Villabonako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak landa eremuetako bideen konponketak egiteko eskaintzen duen aurrekontuaren %55eko dirulaguntza lortu duenez, azkenean udalak soilik 16.573,60 euro inbertitu behar izan ditu.

Errepidearen zorua berritzeko lan hauek aurreikusitakoa baino egun batzuk gehiago luzatu badira ere, dagoeneko bidea irekita dago berriro trafikoarentzat. Dena den, gidariei tentuz gidatzeko deia egiten die Udalak, bide ertzetan oraindik langileak dabiltza eta.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie inguruko bizilagunei egun hauetan izan duten pazientziagatik. Azpiegituretan egiten diren obrek beti sortzen dituzte inguruan bizi direnentzat albo-kalteak edo trabak, baina obra hau egitea ezinbestekoa izan dela uste du Udalak eta gainera hormigonatutako errepide honek urte luzez egoera egokian iraungo duela aurreikusten da.

Zu hemen zaude: Albisteak Lanak amaituta, ireki da Alustizara doan errepidea
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.