25Otsaila2024

010.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Hiru enpresei esleitu zaie udal eraikinak garbitzeko kontratua

Hiru enpresei esleitu zaie udal eraikinak garbitzeko kontratua

20231005Garbiketa

Udalak, urtean, 303.615 euro bideratuko ditu garbiketa kontratu berri horretara, eta lau lotetan banatu ditu instalazio publikoak.

Hiru enpresa arduratuko dira datozen bi urteetan Amasa-Villabonako udal eraikinak garbitzeaz. Horrela, azaroaren 1etik aurrera, urtean, 303.615 euro bideratuko ditu Udalak herriko eraikin publikoen garbiketa zerbitzura.

Kontratu berriak udal-titulartasuneko 29 eraikinen garbiketa biltzen du, baina instalazio horiek lau lotetan banatu ditu Udalak. Kelsalim Zerbitzuak SL enpresak horietako bi lote eskuratu ditu, beraz 90.911 euroren truke, besteak beste, Udaletxea, Kultur Etxea, Gurea zinema eta Aljibea garbitzeaz arduratuko da.

Bestetik, Iss Facility Services S.A. enpresari ere beste lote bat esleitu zaio. Kasu honetan, esleitutako zenbatekoa, urtean, 192.584 eurokoa da. Horrela, enpresa hau arduratuko da, beste zenbait eraikinen artean, Flemingo eskola publikoak (Otelarre eta Arroa auzoak), Haurreskola eta Flemingo kiroldegia garbitzeaz.

Azkenik, falta den lotea, Zu eta Biok Kooperatiba Elkarteari esleitu zaio, urtean 20.119 euroren truke, eta Amasa-Villabonako bi udal-frontoiak eta Amasako komun publikoa garbituko ditu.

Amasa-Villabonako eraikin publikoak garbitzeko urteko gastua aho batez onartu zuen Udalbatzak iraileko osoko bilkuran, eta bi urteko iraupena izango du, urte beteko hiru luzapen egiteko aukera eskainiz.

Zu hemen zaude: Albisteak Hiru enpresei esleitu zaie udal eraikinak garbitzeko kontratua
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.