25Otsaila2024

001.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Atariaren X. urteurrena elkarrekin ospatzeko deia

Atariaren X. urteurrena elkarrekin ospatzeko deia

Atariak10urte2

'Ataria'-k hamar urte beteko ditu otiralean, urriaren 6an, eta komunitatea osatzen duten guztiekin ospatu nahi du Tolosako Zerkausian.

Bai Tolosaldeak, bai eta euskarak ere, badituzte arrazoiak pozik eta harro egoteko. Izan ere ospakizunerako uneak dira, Atariak, eskualdeko euskarazko hedabideak, hamar urte egiten baititu. Eta guztiok elkarrekin ospatuko dugu!

2013ko urriaren 6an sortu zen, eskualdeko hiru komunikabideren (Tolosaldeko Hitza egunkaria, Galtzaundi aldizkaria eta Txolarre irratia) bateratzetik. Helburu argi batekin, Tolosaldeko herritarrentzat erreferentziazko gunea izatea, euren jakin-mina eta komunikazio premiak erarik profesionalenean asebetez, euskaratik eta euskaraz.

Urriak 6, festarako eguna
Hamargarren urteurrena ospakizunerako baliatu nahi du Atariak eta era berezian egingo du, gainera: betiko ekitaldiak atzean utziz eta herritarrekin, kalean, guztiek batera, Ataria badela ospatuz. Atarikide, kolaboratzaile, elkarte, erakunde, bisitari, irakurle, entzule... guztiek izango dute lekua ospakizun festan.

Urriaren 6an, ATARIAK hamar urte egingo dituen egunean bertan hartuko du festa Tolosako Zerkausiak. Ataria eskualdeko izaera duen hedabidea dela kontuan hartuz, eskualdetasunari garrantzia eman nahi izan zaio ospakizun ekitaldian, eta horregatik, Tolosaldeko kultur eragileek hartuko dute parte, eta eskualdeko ekoizleek eskainitako jan-edana ere izango da.

Ikusi 10. urteurrenaren egitaraua

Gonbidapena herritar orori luzatu dio Atariak, beraz, gorde urriak 6ko arratsaldea agendan. Guztiok batera ospatuko dugu!

Zu hemen zaude: Albisteak Atariaren X. urteurrena elkarrekin ospatzeko deia
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.