01Abendua2023

006.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Igandean izango da Bizilagunak egitasmoa

Igandean izango da Bizilagunak egitasmoa

20231114Bizilagunak

Igandean, azaroaren 19an, familia autoktono bat eta migratzaile bat mahai baten inguruan elkartzeko aukera eskainiko du Bizilagunak ekimenak. Bazkalorduan elkartuko dira bi kulturak eta elkarrekin zapore, ezagutza, interes eta esperientziak partekatuko dituzte. Horrela, aurreiritziak eta estereotipoak gainditzeaz gain, elkar hobeto ezagutu eta lagun berriak egiteko aukera izango da, Amasa-Villabonaren aniztasuna eta kultura aberastuz.

Urtero bezala, bi familiek dinamizatzaile baten laguntza izango dute igandeko bazkaria prestatzen laguntzeko.

Beraz, zure bizilagunak otordu baten inguruan ezagutu nahi badituzu, eman izena eta parte hartu! Dinamizatzaile edota familia bezala eman dezakezu izena.

Izena emateko edota zalantzak argitzeko : www.sosracismogipuzkoa.org/bizilagunak

Egitasmoaren eskuorria

Zu hemen zaude: Albisteak Igandean izango da Bizilagunak egitasmoa
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.