24Maiatza2024

004.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Aiztondoko udalek manifestazioa deitu dute euskal presoen eskubideen defentsan

Aiztondoko udalek manifestazioa deitu dute euskal presoen eskubideen defentsan

IMG-20231227-WA0000

Gaur, Aduna, Asteasu, Alkiza, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo udal ordezkariek abenduaren 31n 18:30etan egingo den manifestazioa aurkezteko agerraldia egin dute Zizurkilgo Joxe Arregi plazan. Bertan izan dira Kristina Rodrigez Adunako alkatea, Pili Legarra eta Larraitz Alkorta Asteasuko alkatea eta zinegotzia, Iñaki Irazabalbeitia Alkizako alkatea, Beatriz Unzue eta Xabat Laborde Amasa-Villabonako alkatea eta alakateordea eta Maite Amenabar Zizurkilgo alkatea. Aipagarria da Larraulgo udalak ez duela deialdiarekin bat egin.

Honakoa da udal ordezkari hauek agerraldi honetan plazaratu duten oharra:

"2023. urtearen amaierara heldu gara eta beste urte batez hemen gaude,euskal presoen eskubideak errespeta daitezela aldarrikatzen.

Aiztondoko udal ordezkariok gure konpromisoa berresten dugu euskal presoeneskubideen defentsan.

Zorionez, euskal alderdi politiko, sindikatu eta erakunde sozialen ahaleginariesker, baina, batez ere, gizarte zibilaren bultzada irmoari esker, presoenurruntze-politika desagertu da Euskal Herrian. Eta bidean aurrera urratsak eman ditugu urteotan: Isolamenduaren eta urruntze politikaren amaieraz gain, biktima ezberdinen oinazera hurbildu, distantziak murriztu eta banatzen gaituzten horma ugari eraitsi ditugu.

Hala ere, tamalez, euskal presoek pairatzen dituzten eskubide urraketakoraindik ez dira amaitu.Oraindik ezin izan dugu iraganaren atea behin betiko itxi. Oraindik, euskal presoen eskubideek urratuak izaten jarraitzen dute.

Batetik, espetxeetako bizi baldintzek asko dute hobetzeko, ez da mediku asistentzia egokia bermatzen eta birgizarteratzeko baliabide gehiago behar dira.

Bestetik, euskal presoei bereziki, salbuespenezko legedia ezartzen zaie. Espainiako justizian nagusi diren sektore ultrek teknikoak izan beharluketen erabaki judizialak eskuin-muturraren arma gisa erabiltzen dituzte, euskal presoei behin eta berriro gradu aldaketak eta baimenak ukatuz, espetxeetako tratamentu batzordeek aho batez emanak izan arren.
Espetxean bi hamarkada, edo hiru ere, bete dituzten presoek hirugarren gradua eta erdi-askatasuna lortu arren, behin eta berriro ikusi dugu espetxeratu egiten dituztela, bigarren gradura bueltaraziz. Azken aldian, gainera, fiskaltzak helegitea jarri orduko geratzen da bertan behera gradu aldaketa. Hori ez da justizia. Eusko Jaurlaritzak espetxe eskumena hartu zuenetik hirugarren gradura eta erdi-askatasunera igarotzea onartu dien 50 presoetatik 10i behin betiko ukatu diete gradu aldaketa eta beste 6ri behin behinean. Beste hainbat daude zain.

Aiztondoko udal ordezkariok tinko salatzen ditugu euskal presoen etxeratzeaoztopatzeko aplikatzen ari diren gradu erregresio horiek guztiak. Ez gara zigorgabetasuna eskatzen ari, zigorrak betetzeko legeak berak eskaintzen dituen aukera desberdinei ateak irekitzea baizik.

Espainiar eskuin muturrak sustatutako atzeraldi honen aurrean, Euskal Herrian berriro ere, bakea, bizikidetza eta konponbidea aldarrikatzea dagokigu. Giza eskubideak defendatzen ari gara eta horretan ez dugu inoiz atzera egingo.

Amaitzeko, ahalik eta azkarren euskal presorik gabeko eszenatoki bat lortzeko itxaropena plazaratu nahi dugu, hori izango baita herri honetan bakean etaelkarbizitzan aurrera egin dugunaren adierazlerik garbiena.

Guzti honegatik, Aiztondo bailarako Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu eta Zizurkilgo udalek MANIFESTAZIO ISILA antolatu dugu ABENDUAREN 31n 18:30etan Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik hasita,Villabonako Erreboteko plazaraino."

 

Zu hemen zaude: Albisteak Aiztondoko udalek manifestazioa deitu dute euskal presoen eskubideen defentsan
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.