24Maiatza2024

003.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Gastu energetikoei aurre egiten laguntzeko, Tolosaldea Garatzenek Gizarte Bonuei buruzko kanpaina abiarazi du

Gastu energetikoei aurre egiten laguntzeko, Tolosaldea Garatzenek Gizarte Bonuei buruzko kanpaina abiarazi du

20240110 BonuSozialak

Ezaguna da azken urteetan elektrizitateari eta gasari lotutako fakturek gorakada nabarmena izan dutela, eta horrek zaurgarriak diren sektoreetan eragin dituen arazoak. Egoera horren aurrean, Tolosaldea Garatzenek energia-bulegoa abiarazi zuen duela urte bete;. herritarren artean kultura energetiko berri bat zabaldu eta horretarako beharrezkoa da lehenik eta behin herritarrak ondo informatuta egotea eta informazio hori ahalik eta gardenena izatea. 

Herritarra ondo informatuta egotea ezinbesteko urratsa da ondoren erabaki egokiak hartu ahal izateko, beraz, Tolosaldea Garatzenek beharrezkoa ikusi du familia zaurgarrienei zuzendutako kanpaina bat abiaraztea eta kanpaina horretan energia-gastuei aurre egiteko bonu sozialaren berri ematea. Izan ere Kanpaina honen bidez bonu elektrikoari eta bonu termikoari buruzko informazioa zabalduko du eskualdeko garapen agentziak eta horretarako honako baliabideak erabiliko ditu:

  • Eskualdeko 28 herrietan, toki estrategikoetan (gizarte-zerbitzuak, etab.) kartelak eta triptikoak banatzea, herritarrek informazio garrantzitsuena paperean eskura dezaten.
  • Energia-bulegoaren web orrian informazio guztia eskegitzea.

Edonola ere, euskarri horietan agertzen den informazioaren inguruko zalantzak dituzten herritarrei edo etxean energia aurrezteko, eraginkortasun handitzeko eta energia berriztagarrien alde egiteko bidean aurrerapausoak ematen jarraitu nahi duen orori energia-bulegoaren web-orria bisitatzeko gonbitea luzatu nahi diegu: https://www.tolosaldeagaratzen.eus/energia-bulegoa/

Zu hemen zaude: Albisteak Gastu energetikoei aurre egiten laguntzeko, Tolosaldea Garatzenek Gizarte Bonuei buruzko kanpaina abiarazi du
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.