24Maiatza2024

009.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Arratzaingo kiroldegiko argiztapena berritu du Udalak

Arratzaingo kiroldegiko argiztapena berritu du Udalak

Kiroldegia teilatua2

Arratzaingo eskola eremuko kiroldegiaren argiztapena hobetzeko eta argi horiek egiten duten energia (argindar) kontsumoa murrizteko helburuarekin, Udalak kiroldegiko teilatuan kokatutako 8 argi-fokoak aldatu ditu, argi zahar halogenoak kenduz eta LED teknologia eraginkorreko foko berriak ezarriz.

Argi berriak Setalde Group enpresaren bidez eskuratu ditu Udalak, eta guztira, 895,21 euroko inbertsioa egin du. Instalazioaz eta esku-lanaz, aldiz, udal-brigadako langileak arduratu dira.

Ekintza hau Amasa-Villabonako Udalaren Energia Planaren baitan kokatzen da eta esan bezala kiroldegiko kantxaren argiztapena hobetzeaz gain, energia aurreztea ahalbidetuko du. LED teknologia eraginkorra eta iraunkorra da, eta Arratzaingo kiroldegiko argindar-kontsumoa nabarmen murriztuko du, aurrezpen ekonomikoa eraginez.

Zu hemen zaude: Albisteak Arratzaingo kiroldegiko argiztapena berritu du Udalak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.