25Otsaila2024

004.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Inauterietako kalejirak herriko kaleak alaituko ditu ostegun gizen arratsaldean

Inauterietako kalejirak herriko kaleak alaituko ditu ostegun gizen arratsaldean

20240202 Inauteriak

Udalak, Zubimusu Ikastolak eta Fleming Herri Eskolak, Irrika Aisialdi elkartearekin elkarlanean, inauteri-desfilea antolatu du ostegun gizen arratsalderako.

Aurtengo mozorroaren gaia Negua izango da, eta herriko ikasleak elur panpinez, eskiatzailez, elur malutez edota etxeko goxotasunaren adierazlea den pijamarekin mozorrotuta aterako dira kalera. Horrela, kalejiran, txaranga doinuek eta kantuek alaituko dituzte herriko txoko guztiak.

Beraz, animatu! Jantzi mozorroa, eta gerturatu otsailaren 8an, ostegun gizen egunean, 15:15ean, Villabonako Erreboteko plazara!

Antolatzaileek, ikasleei ez ezik, familiako kide guztiei luzatu nahi diete festa honetan parte hartzeko gonbitea.

Bertan ikusiko dugu elkar!

Ikusi aurtengo inauterietako kartela

Zu hemen zaude: Albisteak Inauterietako kalejirak herriko kaleak alaituko ditu ostegun gizen arratsaldean
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.