24Iraila2023

003.jpg
Zu hemen zaude: Amasa-Villabona Geografia

Geografia

foto-aerea
Villabona Tolosako barruti judizialari dagokio. 17,8 km2-ko zabalera du eta itsasoaren mailarekiko altitudea 128 m-koa da herri-gunean.

Udalerria Oria ibaiak eratutako ibarrean dago eta haren lurraldea ipar-ekialdetik hego-mendebaldera igotzen da Urdelar mendirantz. Hidrografia sareak ibai nagusia du –Oria ibaia– eta honen ertzean dago hiribildua. Halaber, beste zenbait erreka Oria ibaira edo Leitzaran ibaira isurtzen dira.

Lurraldearen %70a basoek osatzen dute. Bertan, pagoak, haritzak eta gaztainondoak ditugu, berez, landaretza atlantiko-hezeari dagozkionak. Baina, gizakiaren neurri gabeko esku-hartzeak, bertako landaretza ia ezabatu du, eta intsignis pinua zabaldu da. Larre naturaletan eta alfer-lurretan garoa, txilarra, otea.... aurkituko dugu.

N-1 errepidea (Madril-Irun) igarotzen da Villabonatik. Horrez gain, RENFEko geltokia du eta hainbat autobus zerbitzu.

Zu hemen zaude: Amasa-Villabona Geografia
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.