02Abendua2023

008.jpg
Zu hemen zaude: Amasa-Villabona Gure herria

Gure herria

Amasa-Villabona N-1 errepidean kokatua dagoen herri txiki bat da, Donostiatik 20 kilometrotara aurkitzen dena. Zehazki, Oria ibaiaren bailaran aurkitzen da, Gazume eta Uzturre mendiak zeharkatu ondoren.

Gure herria Tolosaldeako eskualdean dago, Aduna, Zizurkin, Irura, Anoeta, Tolosa, Ibarra, Alegia, Ikaztegieta eta Legorretarekin batera. Amasa-Villabona Aiztondo bailarako zati ere bada.

Amasa-Villabona industria sektorean oinarritzen da batik bat, bere inguruan hainbat industrialde dituelarik. Era guztietako industriak sortu eta garatu dira bertan: paperarena, mekanizatuen lantegiak, marmol sektorea, e.a. Zorionez, industria sektoreak ez ditu beste sektore ekonomikoak zapaldu. Izan ere, gure herriak merkataritza eta ostalaritza jarduera indartsua du. Horren adierazle dira, herrigunean aurkitzen diren hainbat eta hainbat denda eta taberna. Ez da harritzekoa, beraz, 5.800 biztanle dituen herri txiki bat izan arren, giro ezinhobea eskaintzen duen udalerria izatea, kalitatezko zerbitzu eta azpiegiturekin: hezkuntza, kirol instalakuntzak, osasun zentroa, musika eskola...

Herriak kokapen pribilegiatua du. Inguruko herriekin oso ongi konektatua dago, baita Gipuzkoako hiriburuarekin (Donostiarekin) ere. Halaber, Amasa-Villabona mendiz eta bailarez inguratua dago; haiek are eta ederragoa egiten dute herria. Mendiek eta larreek bisitariei jarduera-sorta zabala eskaintzen diete, naturaz gozatu dezaten.

IMG 7563-05w

Amasa-Villabonan ongi bizi gara, bizi-kalitate ona duen herria da; baina ez gara horrekin konformatzen. Beti dago zerbait hobetzeko, eta amasa-villabonatarren beharrak aldatzen doaz denborarekin. Horregatik, gure nahia da Udalean dagoenak herritarren behar eta nahi horiei erantzuna ematea, beti bere ongizatean lehenetsiz. Aldaketak egin eta hobetu, gure osasunaren, ekonomiaren eta ingurumenaren onerako. Etorkizunean Amasa-Villabonan bizitzen jarraitu nahi baitugu.

Zu hemen zaude: Amasa-Villabona Gure herria
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.