08Abendua2021

002.jpg
Zu hemen zaude:

ParteHartzea1

HERRI GALDEKETA 2021

Deskargatu Eskuorria 

PROIEKTUEN ERAKUSKETA azaroak 19-21

Gurea antzokiko erakusketa gelan proiektu bakoitzak bere espazioa izango du. Bertan, proiektuen proposatzaileek azalpenak emateko aukera izango dute.

HERRI GALDEKETA

GALDERA: 11 proiektu hauetatik, 2022. urtean Udalak zeintzuk gauzatzea gustatuko litzaizuke?

Nola bozkatu behar da?

  • Herri galdeketara iritsi diren proiektuen artetik gehien gustatzen zaizunari 3 puntu eman behar dizkiozu.
  • Zure bigarren gustokoenari 2 puntu eman behar dizkiozu.
  • Zure hirugarren gustokoenari puntu 1 eman behar diozu.

Derrigorrezkoa da gehien gustatzen zaizun proiektuari 3 puntu ematea. Bigarren eta hirugarren proiektuak bozkatzea hautazkoa da.

Nork bozkatu dezake?

16 urte beteta dituzten eta Amasa-Villabonan erroldatuta dauden herritar guztiek dute bozkatzeko eskubidea.

Noiz eta nola bozkatu daiteke?

TELEMATIKOKI
azaroak 19 - 26

www.villabona.eus web orrialdean bozkatzeko aukera egongo da. Bertan bozkatu ahal izateko NAN zenbakia eta telefono mugikor zenbakia zehaztu beharko dira.

PRESENTZIALKI
azaroak 27 - 10:00 - 20:00
azaroak 28 - 10:00 - 15:00
Gurea antzokian bozketa-mahai bat ezarriko da hautestontzi batekin. Beste mahai batean bozka-paperak eta boligrafoak egongo dira eta sekretuan bozkatzeko eremu bat ere ezarriko da.

Zu hemen zaude:
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.