Juan Garmendia Armendariz


Juanito Garmendia, "Tximela" ezizenez ezaguna, bere anaia Blasi erreleboa hartuz hasi zen xaxalari lanetan. Arestian aipatu denez, bere aita zena ere badirudi horretan aritua zela noiz edo noiz.
Villabonak erreboteko 5 bat talde zituen garaian izan ziren bere lehen partidak, orduan txapelketa desberdinak baitzeuden bai herriko taldeen arten nola kanpokoekin. Horrenbeste partida egon izanak horiek astean zehar jokatzea ekarri zuen, eta orduan hasi zuen Juanitok bere xaxalari bidea.
Hasieran Beñaranekin txandakatu ohi zen, baina laster pasa zen Villabonan jokatzen ziren partiduetako xaxalari ofizial izatera. Ahots paregabea zuen. Partidak kantatzen zituenean Erreboteko Plazan, kale Berritik entzuten zitzaion. Juanito "Tximela" azken urtetan Villabonan erreboteko partida gehien kantatu dituen pertsona izan da, eta zeregin horretan urte gehien aritu den xaxalaria, ia hil arte jardun baitzuen.
Behar Zana K.E. elkarteak lan hori aitortu nahi izan zuen 2003an omenaldia eskainiz eta ohorezko bazkide izendatuz.