Enrique Abril

enrique abril

Oiartzunen jaioa 1908.urtean, pilota kirolari gisa palaz jardun zuen eta lau alditan Espainiako txapeldun izan zen: 1943 eta 1944ean Andonegirekin batera, eta 1947 eta 1950ean Artolarekin bikote eginez. Gipuzkoako Pilota Fderakuntzan egitekorik izan zuen 1936 aurretik eta 1938 urtean Euskal Pilotako lehenengo lurralde ordezkari izendatu zuten Gipuzkoan. Euskal Pilotari buruz kazetari lan ugari egindakoa egunkari eta telebistetan. Errebotea ere gogotik maite zuen pilotaria, horrek eraman zuen Dos siglos de Pelota Vasca. En defensa del juego del Rebote izenburuko liburua argitaratzera. 1976.urtean zendu zen. Urtero, haren omenez, bere izena daraman errebote txapelketa jokatzen da Hegoaldean.


ITURRIA: Manuel Larramendi Kultur Bazkuna