17Abuztua2022

005.jpg

Teodoro Hernandorena

XX.mendean, erreboteak izan zuen suspertzaile eta babeslerik handienetakoa Teodo Hernandorena zizurkildarra izan zen. Zizurkilen jaioa 1898.urtean, txikitatik bizi izan zuen errebotea eta errebotearen inguruko giroa. Jokalari, xaxalari, antolatzaile, suspertzaile...Ikaragarri maite zuen. Jose Treku eta beste lagun batzuekin batera Errebote Zabalkunderako Euskal Elkartea sortu zuen 1930ean, eta lan handia egin zuten Gerra Zibilak erakunde hori eta bere lana hankaz gora jarri zuen arte; besteak beste, errebotearen arautegia argitara eman zuten liburuska batean 1932.urtean eta Donostian Maitena plaza berria eraikiarazi zuten, urte berean. Gerra ostean bere zaletasuna Iparraldean gozatu zuen urte luzez, eta Hegoaldera itzuli bezain laster, 70eko hamarkadan ia desagerturik zegoen errebotea suspertzen hasi zen, bereziki Gipuzkoako Beterrin eta Nafarroako Baztango herrian.


ITURRIA: Manuel Larramendi Kultur Bazkuna

Zu hemen zaude: Errebotea Amasa-Villabonan Joko Zuzenak Errebotea Pertsonaiak Teodoro Hernandorena
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.