Mintzalagun ekimenean izena emateko epea zabaldu da
- Post 2020 Urria 08

Atzo aurkeztu zuten Mintzalagun ekimenaren ikasturte berria, Ibarran. Amasa-Villabonako udal ordezkariak ere bertan izan ziren, Tolosaldeko beste hainbat udaletako ordezkariekin batera.
Galtzaundi Euskara Elkarteak, Euskaltzaleon Topagunearekin elkarlanean, euskaraz hitz egiten duten pertsonak eta euskaraz egin nahi duten pertsonak talde txikietan elkartzen ditu, elkarrekin euskara praktikatu dezaten, astean ordu betez, kafe baten bueltan, paseoan …
Mintzalagun ekimenean parte hartzea doakoa da, eta bi modutan eman daiteke izena: BIDELARI moduan (euskara praktikatuz) edo BIDELAGUN moduan (euskara praktikatzen lagunduz). Bietan ala bietan, izena eman behar da aurretik www.galtzaundi.eus edo mintzalaguna.topagunea.eus webguneetan.
Amasa-Villabonako udalak herritar guztiak animatu nahi ditu Mintzalagun ekimenean parte hartzera, euskaraz aritzeko eta euskaraz bizitzeko.
Atzo aurkeztu zuten Mintzalagun ekimenaren ikasturte berria, Ibarran. Amasa-Villabonako udal ordezkariak ere bertan izan ziren, Tolosaldeko beste hainbat udaletako ordezkariekin batera.
Galtzaundi Euskara Elkarteak, Euskalzaleon Topagunearekin elkarlanean, euskaraz hitz egiten duten pertsonak eta euskaraz egin nahi duten pertsonak talde txikietan elkartzen ditu, elkarrekin euskara praktikatu dezaten astean ordu betez, kafe baten bueltan, paseoan …
Mintzalagun ekimenean parte hartzea doakoa da, eta bi modutan eman daiteke izena: bidelari moduan (euskara praktikatuz) edo bidelagun moduan (euskara praktikatzen lagunduz). Bietan ala bietan, izena eman behar da aurretik www.galtzaundi.eus edo mintzalaguna.topagunea.eus webguneetan.
Amasa-Villabonako udalak herritar guztiak animatu nahi ditu Mintzalagun ekimenean parte hartzera, euskaraz aritzeko eta euskaraz bizitzeko.